Hondarribiko Alardearen antolamenduan hiru erakundek hartzen dute parte:
Alarde Fundazioa Hondarribia
Hondarribiko Alardeko Mandoen Junta
Hondarribiko Alardearen Junta.

Alardearen buruan Hatxeroen Eskuadra doa, eta bere atzetik Danborrada eta Alardeko Musika Banda doaz.
Jarraian Burgumaisua dator, Alardeko agintari gorena, bere Laguntzaileekin. Atzetik datozkie Zalditeriako Eskolta, eta Batailoiaren Komandantea, nahiz eta azken honek ez daukan toki fijorik desfilean, Infanteriako Konpainien artean mugitzen baita.
Baitailoia bere osotasuneak Infanteriako 16 Konpainiek osatzen dute, eta beraien atzetik dator Artileriako Bateria.
Azken tokian dator Eliztiar Kabildoa.

ALARDE FUNDAZIOA

Botu eskertza urtero berritzeak Alardearen antolamentua suposatzen du. Hau betidanik izan da Mandoen Juntaren ardura, Alardea osatzen duten Konpainia eta Unitate desberdinek aukeratutako Mandoek osatzen dutelarik.
Alardeak legezko ordezkaritza bat izan zena, 1997an erabaki zen lege aldetik izena ematea, zeina 1998an burutu zen Lesakan, Nafarroan.
Fundazioak dauzkan helburu nagusien artean, Alardea antolatzeaz gain, herriaren nahi nagusia errespetatzea da, Alardeak mendeetan zehar mantendu duen independentzia izpiritua gordetzen jarrai dezan, manipulazioak eta eskuhartzeak ekidituz.
Dokumentuak:
Estatutos/Estatutuak 
Alarde Fundazioaren Erregistro Akta

Mandoen Junta

Mandoen Junta Alardeari dagokionez organu subiranoa da. Honako hauek osatzen dute: Burgumaisua, Batailoiko Komandantea, Mandoak, 21 Unitate Buru eta Konpainietako Kapitainak, eta ahots baina boturik gabe, Burgumaisuaren laguntzaile eta Mandoen Juntako idazkaria.

 

Alardeko Junta

Alardeko Junta ikerketa eta aholkularitza organu bat da, eta bere lana Alardearen Ordenantzetan aurreikusten dena errespetatu eta garatzea da. Burgumaisuak, Batailoiko Komandantea et gutxienez beste sei pertsonek osatzen