|
HONDARRIBIKO ALARDEAREN HASTAPEN ETA EBOLUZIO HISTORIKOA
“Armen Alardeen” jatorria
Hondarribiko Alardearen jatorria ulertu ahal izateko, armen alardeen jatorria eta esanahia zein den jakitea beharrezkoa da. “alarde” hitzaren esanahia Ipar Afrikako militarren ohituretatik dator, eta etimologikoki arabiar “ard” hitzetik dator, zeinak “tropen rebista” esan nahi duen.
Armen alardeek Erdi Aroko jatorria daukate, garai hartan erlijio edota hiritar zentzuzko ekitaldi publikoetan eskolta armatuak erabiltzen hasi baitziren apaingai bezala. Milizia armatu hauen funtzioa, Europa osoan zeudenak, herriko jaietako datak ohoreztea zen, hala nola San Juan Bautista eguna, San Pedro edota Corpus-Christi eguna.

Milizia foralak
Euskal Herrian, Ertarotik, lurraldea zuzentzen zuten Foruei jarraiki, herri bakoitzak militarki antolatzeko aukera eta beharra zuen, milizia hauen partaide 18 eta 60 urte bitarteko gizonezkoak izan beharko zirelarik.
Bere hastapenetik, Gipuzkoako herriak, bere konpainiak osatzen zituzten eta bakoitzaren erantzule bere alkatea zen, “Gerra kapitaina” bezala ezagutzen zelarik. Hauek era berean Diputaziotik kontrolatzen ziren, “Gerrako Diputazioa” izena hartzen zuelarik. Denen burua “Probintziakio Coronela” hartzen zen.
Zerbitzua Probintziaren defentsan zenean, gipuzkoar guztiak joaten ziren egoera hartara, aita semearengatik. Aldiz, Erregeak deitzen zituenean eta probintziatik at joan behar zutenean, soldatepean joaten ziren, nahiz eta hau denborarekin desagertzen joan zen.
Bere hastapenetan arma zuri erasokorrak erabiltzen ziren (ezpata, laban, ballestak…), baita defentsarakoak ere (erredola, buru-babes, alabardak…). Gerrarako tresneriak aurrera egiten joan ziren moduan, gipuzkoarrek aldaketa hauek oso hurbiletik jarraitu zituzten, eta XVI. mende haserarako arcabuz eta beste sutarako armak lortu zituzten, eta Konpainiak ordurate Kapitain eta Kabo batek gidatzen bazituzten ere, kargu ertainak sartzen joan ziren, Alferiz eta Sarjentuak kasu, beti ere gerrak egiteko zeuden bide eta behar berriei erantzun nahian.
Pikak eta arkabuzen artean behar moduko koordinazio bat burutu ahal izateko, mugimendu azkarra behar zen, baita punteria egokia ere, eta trebezia hau lortu ahal izateko Alarde edota Armen Errebista bidez egiten ziren.
Era honetan, lurraldearen defentsan joan ahal izateko militarki prest egon behar ziren eta bere armamentua prest eduki behar zuten, hori dela eta, periodikoki eta data seinalatuetan, 18 eta 60 urteko gizonezkoak nahitaez bere armekin joan behar zuten deialdira, hobeki maneiatzen ikasteko eta Alarde edo Armen Errebistan parte hartu ahal izateko.

“Armen Alardeak” Hondarribian
Hondarribian, 1638ko setioaren ondoren, Kontzejoak Guadaluperako prozesioa, Meza eta jaiak ospatzeaz gain, egun berean “armen muestra orokorra” egitea erabaki zuen. En Muestra edota nahitaezko Armen Errebista hau, aurretik esan dugun bezalaxe, Guadalupeko Amabirjiñaren prozesioaren ondotik zihoan. Beharrezko rebista egin ondoren, milizia osoa elizara joaten zen gainontzeko herritarrak laguntzeko prozesio eta mezan, eta horrela 1638an egindako botu eskaintza berriztatuz.
Ikus daitekenez, Armen Errabistak dimentsio berri bat hartu zuen. Ekitaldi zibiko-erlijioso batean bilakatu zen. 1639 aurretik, Armen Alardea ez zen Guadalupera igotzen. Hortik aurrera hala egin zuen eta irailaren 8an burutzen zen.
Laburki esanda Hondarribiko alardea Guadalupeko Amabirjiñari egindako eskertza botuaren berriztapen bat dela esan dezakegu, 1638an Hiriak jasandako setioagatik askatua izan zela eskertzeko, milizia foralen lana ahaztu gabe.
Ospakizuna ez da Alardea bakarrik, Guadalupeko Amabirjiñari egindako Bederatziurrenarekin hasten baita eta irailaren 10ean bukatzen da setioan hildako guztien omenezko mezarekin amaitu. |
|