IRAILAK 7KO KANPAI HOTSAK

EGUERDIKO 12ETAN:

            Iraulketa orokorra:
Lau kanpaiek egindako iraulketa orokor bat da:
. “TRINIDAD” edo “OLEGARIO”, kanpandorrearen hegoaldean dagoena, Apezpiku kalera begira;
. “LA GRANDE” edo “HAUNDIA, mendebaldean dagoena, kale Nagusira begira, eta doinu baxuagoa duena;
. eta beste bi kanpai, “PANDIGUAK” izenekoa, doinu zorrotz edo altuagokoak, iparraldera begira daudenak, Bretxa kalera.
Txistulariak Titi-biliti joaz Udaletxe aurretik ateratzen diren unetik hasten dira joka, eta 15 minutu geroago Alde Zaharra zeharkatu ondoren toki berera bueltatzen direnean amaitzen da.

ARRATSALDEKO SEI T’ERDIETAN:

            Iraulketa orokorra:
Musika Banda Udaletxe aurretik Titi-bilitia joaz ateratzen denean hasten da jotzen, eta hamar minutuz jotzen diardute.

“TE DEUM” ETA “SALBEA”:

Iraulketa orokorra:
Elizkizuna amaitutakoan jotzen da eta fededunak, udal agintariak eta Alardeko Mandoek Eliz Nagusitik atera arte jotzen diardute.

KANPAIHOTSAK ALARDEAN ZEHAR

PARROKIA:

            Lerrokatzerako deia:
Goizeko 8:30tan jotzen da eta Alardeko osagaiak lerrokatzera deitzen denean jotzen da. Kasu honetan, “TRINIDAD” edo “OLEGARIO” kanpaiaren iraulketa burutzen da, kanpandorrearen hegoaldean dagoena, Apezpiku kalera begira.
           
            Iraulketa orokorra:
Ikuitu hau bi aldiz burutzen da:
. goizez, Alardea Guadalupeko Santutegira bidean abiatzen denean;
. arratsaldez, Alardeko osagaiak bueltatzen direnean, hain zuzen ere Hatxeroen kapitainak Santa Mariako atea gurutzatzen duenean eta kale Nagusitik sartzen den unean.
Iraulketa orokor hauek desfilea kale Nagusitik igarotzen den denbora osoan irauten dute, hala ere etenalditxoak burutzen dira kanpaien eta bere gailuen osotasuna ahal den neurrian mantentzeko.

GUADALUPE:

            Mezarako deia:
Santutegirako sarrerako zeremonia hasi aurretik jotzen da hain justu.
Dorreko bi kanpaien iraulketan datza hain zuzen ere.
           

HILDAKOEN OMENEZKO MEZAKO KANPAIHOTSAK (IRAILAK 10)

PARROKIA:
           
“Mandoma”:
Agonia irmoaren ikuitua da. Eskuz jotzen da “TRINIDAD” edo “OLEGARIO”, eta “LA GRANDE” edo “HAUNDIA” deiturikoen ezkila-mihiei loturiko soka haundi batzuen bidez, jarraian azalduko dugun moduan:
-  “TRINIDAD”, “LA GRANDE” eta “TRINIDAD” delakoen golpe bana, hiruzpalau segunduren tartearekin. Toke hau hamabi aldiz errepikatzen da, hamabi edo hamabost segunduko tartearekin.
- ondoren “variación” edo “aldaketa” izenekoa dator, bi kanpai hauek txandaka hogeitalau aldiz joko dutelarik, hamabost edo hogei segunduko tartearekin.
- haserako tokearekin jarraitzen da, baina hiru aldiz orain hamabi beharrean, eta “variación “ edo “aldaketa” gero. Hau behar hainbat aldiz joko da.
- amaitzeko, hiru alditan emango zaio “TRINIDAD” ezkilari, (agoniako tokeetan amaieran bi aldiz joko da hildakoa emakumea denean eta hiru aldiz gizonezkoa denean).
Mezan zehar hasiko da jotzen, eta etenaldi txiki batekin, Hiriko Bandera Meza Presbiteriotik zuzendu ondoren, Udaletxera bueltatu eta balkoian jartzen den unean amaituko da.