Hondarribiko Alardearekin erlazionaturiko ekitaldiak

Hondarribiko Alardea, u Guadalupeko Amabirjiñari orduan egindako botu eskertza baten urteroko berriztatzea da, 1638an hiriak jasan zuen setioan askatu.
Botu eskertza hau ez da bakarrik Alardean zentratzen, jarraian aipatuko ditugun ekitaldi desberdinak ere ospatzen baitira:
       . Guadalupeko Amabirjiñaren omenezko bederatziurrena
       . Abuztuaren 15a
       . Irailak 7a
       . Alardea
       . Irailaren 10eko Hildakoen omenezko Meza

Uztailaren amaieran hasten dira Alardea prestatzeko lehen eginkizunak, Konpainia eta Unitateen Asanbladekin, non antolamendu xehetasunak aztertzeaz gain, bere Mandoak (beharrezkoa denean) eta urte hortako Kantinera aukeratzen dutelarik.
Abuztuaren amaieran, desfilean parte hartuko duten Konpainia eta Unitateen ensaioak hasten dira.