
Musika Bandak Arma Plazara abiatzen den bakoitzean “Campamento Alarde” joko du. Kale Nagusia jaisten duenean, “Irailak 8” doinupean egingo du.
Tanborradak Arkoll konpainia laguntzen duenean, Estandartea hartu eta uzterako orduan, “Ikurriña” ikutuko du.
Musika Banda eta Tanborradak estandartea Arma Plazara sartzen dutenean, Atentzio tokearen ondoren “Titi-biliti” joko dute. Ohiko deskargen ondoren “Axeri Dantza” joko dute beti, Guadalupen izan ezik, han bakarrik Tanborradak egingo baitu.
Arma Plazatik Sainduko Ermitara doan bidean, Tanborradak eta Musika Bandak “Irailak 8” joko dute, txandakatuz joango direlarik.
Guadalupen Tanborradak “Ttitteiro” joko du.
Arratsaldez, Musika Bandak eta Tanborradak eta Arma plazara heldu arte, txandakatuz honako doinu hauek joko dituzte: “Campamento Alarde”, Ttitteiro” y “8 de Septiembre”.
Musika Bandak eta Tanborradak Estandartea Gazteluaren fatxadan jartzen denean, biak batera “Titi-biliti” joko dute.
Burgumaisuak “Rompan Filas” oihukatzen duenetik eta Konpainia guztiak Kale Nagusitik igarotzen diren arte, Musika Bandak eta Tanborradak, biak batera “Fajina” joko dute.
Txibilituen Bandek eta Infanteriako Konpainietako danborrek, honakoa joko dute:
- "Titi-biliti" Santa Mariako atetik Arma plazara heldu arte, non hurrengo konpainia plazan sartzen den arte.
- Goizez, "Ikurriña" Kale Nagusia jaisten Santa Mariako atera heldu arte.
- Guadalupen, Santutegia aurretik igarotzerakoan, “Titi-biliti”.
- Ibilbidearen gainontzeko tokietan, Alardeko edozein martxa jotzeko aukera izango dute.
Konpainia bakoitzak Txibilitoen Bandako eta Danborren bandako erantzule bat izendatu beharko du, zeinak Alardeko martxak erakutsi eta hobetu beharko dituen. Alardeko Juntak horretarako beharrezkoak izango diren partiturak edukiko ditu.
ALARDEKO MELODIAK
Musika Banda:
Campamento Alarde
Irailak 8
Tanborrada:
Ikurriña
Ttitteiro
Irailak 8
Musika Banda eta Tanborrada:
Titi-biliti
Axeri dantza
Fagina
Infanteriako konpainiak
Titi-biliti
Ikurriña
Irailak 8
Ttitteiro
Diana
PARTITURAS
Infanteria:
Titi-biliti
8 septiembre
Ttitteiro
Diana
Ikurriña
Damborrada:
Diana tamborrada
Azeri Dantza
Fagina
Musika Banda: