![]() |
“GENERATION” TXIBILITOA" “GENERATION” txibilitoak metalezko hodia eta plastikozko aho pieza ditu, Alardean joan den mendeko 80. hamarkadan hasi zen erabiltzen, ospea hartu zuen berehala. Ingalaterran bi modelotan fabrikatzen da: brontzezkoa (horia, aho pieza gorria duela), nikelezkoa ( metale kolorekoa, aho pieza urdina duela). Lehenbizikoak soinu altuagoa omen du, eta besteak berriz metalikoagoa; dena den bien arteko aldea oso txikia da. Tradiziozko musika zeltan dezente erabiltzen dute. . Ez du mantentze lanik edo zainketa berezirik beharrik. Aho-pieza hodiari itsatsia da, baina ustekabean askatzen bada barreneraino sartu behar da ondo finkatzeko, bestela txibilitoak tonu baxuagoan joko baitu. Airea botatzerakoan, jarraian egin beharrean, hobea da airea bota ahala jaurtikiz nota bakoitzean gaineko hortz-albeoloetan mihi-punta ezartzea, “ta” silaba esango bagenu bezala. Horrela aire habea hobeto kontrolatuko dugu eta doinua ederragoa izango da. Hondarribian, 2009ko abuztuan
|