Zer da Hondarribiko Alardea?

Hondarribiko Alardea, urtero 1639 urteaz geroztik irailaren 8an ospatzen dena, Guadalupeko Amabirjiñari orduan egindako botu eskertza baten urteroko berriztatzea da, 1638an hiriak jasan zuen setioaren askatu izanagatik. Botu eskertza hau ez da bakarrik Alardea, Guadalupeko Amabirjiñaren omenezko bederatziurrenarekin hasten baita, eta irailaren 10ean amaitu setioan hil ziren guztien omenezko ekitaldi erlijiosoarekin amaitu. 
Ospakizun hauek Hondarribiko herrian oso bizituak eta maitatuak diren kultur manifestaldiak dira.

1638ko Hondarribiko setioa

Urtero irailaren 8an Hondarribian ospatzen den armen desfilea, frantses setiatzaileen eskutik egindako setioari aurre egitearen omenez da, orduan Guadalupeko Amabirjiñari egindako botu eskertzaren omenez, garaipena berari egozten baitzaio.

Hondarribiko Setioa 1600. urtean kokatzen den 30 Urteko Gerraren inguruan jarri behar da. Gerra urte hartan hasi zen, eta nagusiki, Bohemiako estatu katolikoak Alemania protestanteari gerra deklaratuko dio eta. Berau zabaltzen joan zen Danimarka, Suecia eta Holanda aldera, frantziar monarkiaren indartzearekin bat egin zuelarik. Frantziak guda hau erabili zuen Europan zehar zabaltzeko zuen egarria asetzeko. Bere helburua Europan nagusitzea zen eta horretarako Espainiar erregeak baztertu beharrezkoa zuten, orduko Europako potentzia nagusiena Espainia baitzen, nahiz eta beherakadaren lehen urratsak ematen hasi ziren orduan. 1635ko maiatzean, Frantziak, Richelieu kardinalaren agindupean, Espainiari gerra deklaratuko dio honek 30 Urteko Gerran sartuta zeuden herrialdeei emandako laguntza dela eta. Espainiako orduko erregea Felipe IV zen eta bere eskuin eskua Olivares-ko Konde Dukea. Giro honetan burutu zen Frantziako tropen erasoaldia.

1638ko uztailaren 1ean, Hondarribia zezenketa ekitaldi bat ospatzen ari zelari, Hendaiatik hurbil dauden mendietatik bandera eta estandartez osaturiko ejerzito haundi bat zetorrela ikusi zuten. Ia 30.000 gizonez osaturiko taldea zen, infantería, zalditeria eta artileriarekin, Condé-ko printzearen agindupean. Bidasoa ibaia errez igaro zuten, eta Irun, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaia errez hartu zituzten. Bidasoa ibaia erabat itxita geratu zen horretarako 64 ontzi erabili zirelarik.

 

Hondarribiko harresien barnean defentsarako bakarrik 700 pertsona zeuden: 500 soldadu, Irlandarrez osaturiko talde bat barne eta 200 hiritar. Berehala batu zitzaizkien Tolosako 50 gizon eta Azpeitiako beste 22, Diputazioak bidalita gerrarako.
Arriskua ikusita, bi emakume hondarribiarrek Amabirjiñaren irudia Guadalupeko Santutegitik herri barnera ekarri zuten. Eliza Parrokialean, Guadalupeko Amabirjiñaren irudiaren aurrean, herri osoak zin egin zuen garaipena lortu ezkero egunhura jai eguna izango zela eta Amabirjiñaren ohorezko eguna.

Setioak 69 egun iraun zituen, eta izugarria izan zen. Harresietan bi zulo ireki ziren, zazpi minek eztanda egin zuten eta bederatzi asalto burutu ziren. Haserako 700 gizon armatu haietatik, lehen hilabetea bete zenean soilik 300 geratzen ziren. Agiri oficial batek dioenez, populazioa kanoiko 16.000 balek jo zuten eta hiru morteroko bonbek. Europan morteroak lehen aldiz Hondarribiko setioan erabili ziren. Arma mota honek eztanda egiten zuten behin bere helburura heltzen zirenean eta horrek kalte haundiagoak sortzea ekarri zuen. Ordurarte, kainoiek soilik eztanda egiten etzuten jaurtigaiak botatzen zituzten, eta golpearen indarrak sortzen zituen galera bakarrak.

Setiatuek Amabirjiñari etengabe errezu egiten zioten eta bereziki egin zuten abuztuaren 15ean, Amabirjiñaren egunean, non denek, herria eta soldaduak, jaunartu zuten. Egun batzuk beranduago gainera Amabirjiña prozesioan atera zuten herriaren egoera tamalgarria nolakoa zen ikus zezan.

Etxeak suntsituak zeuden eta elikagaiak urriak ziren. Kanpotik etorri beharreko laguntza, ez zen heltzen, nahiz eta etorri zela esan zen. Egunero eta zailagoa zen egoera, erresitentzia heroitasunera heldu zen. Dena galdua zegoenean, Jaizkibel aldetik heldu zen, arazo ugari gainditu ondoren, salbamenturako ejerzitoa. Milizia Foralei dagokionez, Gipuzkoak 3000 gizon bidaltzen zituean, Arabak500 eta Bizkaiak erregimentu bat. Hauekin batera erret tropak zetozen, Nafarroa, Napoli, Gaztela eta Irlandako gizonez osatuta. Denak setiatzaileen gainean erori ziren eta hanka egitea besterik ez zuten izan.

Irailaren 7a zen, Amabirjiñaren egunaren bezpera eta herritarrek etzuten dudarik izan berari egoztea garaipen haren arrazoia, gehienbat burrukaren alderdi garrantzitsuena Guadalupeko Santutegiaren inguruetan burutu zela ikusita. Eliz Parrokiala gorrino bete zen “Te Deum” bat abesteko eta Guadalupeko Amabirjiñaren irudi aurrean ahuspezteko.