Ikusitako argazkietako bat gustokoa al duzu?, eskatu ezazu:
 
Hondarribiko Alardeko argazkiak

 

 

Eguraldia Hondarribian

El Tiempo

El tiempo en Hondarribia
 

    Egun geratzen dira 2010ko alarderako!!!!

Burgumaisuaren agurra

Alaitasunak, zaletasunak, tradizioak eta gure Herriko Jaiek, neurtzeko eta adierazteko  oso zaila den emozio-egoera sorrarazten digute. Hala eta guztiz ere, emozio  pilaketa honek gure herrian errotuenak diren baloreekin topo egitea eragiten du. Gure Alarde kutuna bezalako ospakizun handi baten inguruan azalerazten diren sentimenduak.
Heldu eta haurrak, hemengo eta kanpoko gizon eta emakumeok, prest gaude  egun zirraragarri batzuk bizitzeko, familia, lagun, auzo eta lagun giroan zoriontasun uneak partekatuz, eta guzti hori, bere esanahi historikoa dela eta errespetu handiz belaunaldiz belaunaldi igarotzen den ondarearekiko, egun hauetan hondarribiar guztientzat batasun ikurra izateko asmo sendoarekin.

Datorren irailaren 8an historia berridatziko dugu, joan direnak eta gugatik eta Hondarribiarengatik hainbeste eman zutenak gogoratuko ditugu eta eskerrak emango dizkiogu gure Ama Guadalupekoa maiteari, 1639.ean gurea aurrekoek hasi zuten botoa berrituz beste behin.
Hondarribiar, lagun eta bisitari guztioi opa dizuet biziki ospatzea gure jaiak, alaitasunez, bakean, eta konfiantza giroan eta gure Alardeak sorrarazten duen sentimendu zintzo, kutun, sakon eta nagusi hau partekatu eta zabal dezazuen  eskatzen dizuet, errespetuz eta maitasunez…

Gora Ama Guadalupekoa!!!!
                                                      Patxi Goikoetxea García
                                                             Burgumaisua


Irailak 3eko Entsaioak

Gaurko argakiak jarri ditugu

Hemen Argazkiak

 


Irailak 2eko Entsaioak

Entsaioen bigarren eguna. Gaur Arkoll, Banda eta Gora Gazteako argazkiak jarri ditugu

Irailak 2eko entsaioen argazkien lotura


2010eko irailak 1eko entsaioak

dagoeneko hasi dira konpainietako entsaioak. Pasa den ostiral eta larunbatean Micta konpainia eta gaur irailak 1ean Mendelu, Arkoll, Jaizubia eta Akartegi konpainiak egin dute entsaioak irailak zortzirako. Beheko lotura sakatzen baduzue Mendelu, Arkoll eta Akartegiren lehenengo argazkiak ikusiko dituzue.

IRAILAK 1EKO ENTSAIOEN ARGAZKIEN LOTURA


Berriak

Alarde Fundazioko Taberna: Aurten Alarde Fundazioko Taberna "Kaiela" izango da. Irailak 3an hasiera emango zaio arratsaladeko zortzietan) eta hilabete berdineko 11ean itxiko da. Gu denon elkar izango da.

Loteria: Urte bate gehiago "Betiko Alardearen Aldekoak" Gabonetako loteriako parte hartzeak atera ditu. Zenbakia 61650 da. Hauek lortzeko, hondarribiko emakumeak, zure Alardeko Konpainian edo betiko ezarpenetara joan. Hondarribiko Alardeari lagundu eta zortera izan.


210ko Irailaren 15a.

Usadioak dioen legez, Amabirjinaren egunean Udal korporazioak Hiriko Bandera Jasokunde eta Sagarrondoko Eliz Nagusira eraman zuen. Kasu honetan, bandera eramateko ardura izan zuena Juan Mari Altuna izan zen, Udaletxeko Bigarren Alkateordea. Udal ordezkariek, eta horien artean Aitor Kerejeta alkateakm Udaletxetik Elizarako bidea egin zuten banderarekin, txistulari taldearen atzetik. Bandera Parrokian utzi ondoren, 10.30ak aldera, meza hasi zen. Hiriko bandera bertan egongo da irailaren 8 arte, eta orduan botu erlijiosoaren ondoren bertatik atera egingo da berriz.

Gaurko egunez 1638. urtean

Ama birjiñaren eguna da. Aitortza eta komunio orokorra. Laguntzaren zain daude, eta, dirudienez, seinalen bat ikusten da. Ez dago, ez bonbardaketarik, ez kanoikadarik, Frantzesen aldetik. hiritik ere, artilleria-sua eten egiten du egun osoa. Hondarribiako bizilagunak dauden zuresia betetzen

Aginte Makila oparitu

Abuztuaren 15ean egindako Agintarien Junta, Hondarribiko Alardeko Agintariek, Burgumaisua den Patxi Goikoetxeari makila bat oparitu zioten. Hau izango da datorren irailaren 7an  Alejandra Aginagalde eta Josune Guereñok emango diotena Hondarribiko hiriaren izenean.

 


Aginduko Makila 2010

Urte Honetan Alejandra Aginagalde Sarasola eta Josune Guereño Zamora Aginduko Makila emango diote Burgomaestreri. Zorionak ¡¡¡

Josune Guereño Zamora
Alejandra Aginagalde Zamora

2010ko Hondarribiko Kantinerak


Tamborrada
Banda
Caballeria
Jaizubia
14
5
9
Olaia Goicoechea Nuñez
Oihana Arza Gonzalez
Nerea Agueda Ostolaza
Mayi Etxebeste Mitxelena
Arkoll
Akartegi
Herria
Montaña
3
1
8
11
Uxue Zabala Urigain
Arantzazu Mendizabal Egia
Naiara Olaso Altzuri
Paula Cervantes Huegun
Semisarga
Kosta
Gora Ama Guadalupekoa
Ama Guadalupekoa
13
6
2
Idoia Luis Galarza
Erika Hernandez Ballestero
Cristina Wyssenbach Kanpandegi
Alaitz Oleaga Sorondo
Gora Gazteak
Beti Gazte
Gora Arrantzale Gazteak
Mixta
7
4
Olatz Lekuona Arandigoien
Yusenka Oronoz Arestin
Leyre Amunarriz Gezala
Ana Ortiz de Solórzano del Rey
Mendelu
Olearso
Kofradia
Artilleria
12
10
Laura Cansado Ruiz
Estibaliz Gezala Ortiz
Miriam Amunarriz Esuain
Estibaliz de la Fuente Etxabe

 

 

2010ko Alardea

Agintariak

Agenda

2010ko Kantinerak

2010ko Ensaioak

Konpaniak

Datak

Titibiliti, Alarde Fundazioko
Aldizkaria

Eranskina
Titibiliti-6.pdf

Titibiliti-6-pdf

Titibiliti-5.pdf

Titibiliti.pdf

Titbiliti-3.pdf

 

Titibiliti-2.pdf

Titibiliti-1.pdf

Alarde Fundazioaren Komunikatua. 2007ko Irailaren 5a

Auzitegi goraneko epaia.
2007-01-15

Abuztua
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
Iraila
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
IRAILAK 7

           
            Egun honetan amaitu zen 1638 urtean Setioaren askapena suposatu zuen azken guda.

            Eguerdiko 12etan, une berean, Eliz Nagusiko kanpaiak eta Guadalupeko Santutegikoak betera joatzen hasten dira. Era berean, txistulariak, Kale Nagusitik hasita, Hiriko kaleak zeharkatzen dituzte “Titi-biliti” doinupean”. “Titi-biliti” hirutik laurako martxa bat da eta bere jatorria aspaldiko dantza batean dauka, eta Hondarribiko ereserkia dela esan daiteke. Zenbait autoren bere aintzinatasuna 1638ko setioan jartzen dute. Bere titulu berezia melodiaren lehen noten onomatopeia da. Zenbait toki berezitan txistulariak geratu egiten dira “Axeri Dantza” jotzeko, “arin-arin” erritmodun dantza bat delarik, zeina egun honetan jotzen den “Titi-biliti”-arekin batera, baita Alardean ere, Musika Bandak eta Tanborradak descarga orokorretan.Arratsaldeko 6.30etan, Hondarribiko Hiria Musika Bandaren txanda da, hiriko kaleak zeharkatzen dituelarik “Titi-biliti” eta “Axeri Dantza” doinupean, txistulariek egiten duten moduan.

Arratsaldean, 8retan, “Te Deun” eta “Salbea” abeste dura Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mari Parrokian, 1638an setioa amaitu ondoren orduko herritarrek, Autoritate eta soldaduek egin zuten moduan. Hori dela eta, Alardeko Mando eta Udal Batzaren presentzia Elizan une horretan.
Arratsaldeko 20.00ak heldu aurretik, Alardeko Mandoak, kamisa zuria, galtza ilun eta kapelu gorria jarria dutelarik, Arma Plazan jartzen dira eta txistulariek jotako “Alkate soinua”-ren atzetik joango dira, bi ilara osatuz, Elizara sartuz, non aurrekaldean jarriko diran.
Era berean ateratko da ere Udal Korporazioa, Udaletxeko arkupeetatik irtengo da.

“Te Deum” eta “Salbea” abesten ari den unean, Herriko Konpainia eta Artileriako Bateriak deskargak egingo dituzte.
            Ekitaldi guztia Presbiterioan egongo den Amabirjilaren irudi batek eta Hiriko Bandera zuzenduko dute. Aurretik esan dugun bezala, abuztuaren 15 ezkeroztik bandera han egongo da.
Funtzio erlijiosoaren amaieran, Eliz Parrokialeko organuak ere “Titi-biliti” doinua joko du.
Ordu berean, Akartegi eta Montaña konpainiak Guadalupeko Santutegian egongo dira, non Guadalupeko Salbea abesten den. Ekitaldia hasi aurretik, bitartean eta amaieran bi konpainiek deskargak egingo dituzte.
Parrokiko ekitaldi erlijiosoa amaituta, Alardeko Mandoak eta aurreko ibilbidea jarraituta, Arma Plazara itzuliko dira, non Burgumaisuari Bastoia itzuliko zaion.

Auzoen orden bat jarraituta, bi emakumek, bata adinean aurrera egindakoa eta bestea gaztea, inoiz kantinera atera ez dena, aukeratuak izango dira ekitaldi honetan Hondarribiko herria ordezkatzeko. Alardeko Mandoak bertan direlarik, Plazaren erdian jarriko dira eta beraiengana hurbilduko da Burgumaisua. Denotan gazteenak kuxin bat eramango du eta beronen gainean Aginte Makila. Burgumaisua hurbilduko da eta adinean nagusienak Makila Burgumaisuari emango dio Hondarribiko herriaren izenean.
Ondoren, Tanborradak hiriko kaleak zeharkatuko ditu “Titi-biliti” eta “Axeri Dantza” doinupean, era berean Txistulariek eta Musika Bandak egin duten bezala.
Ikus daitekenez,  “Titi-biliti” da egun hau zuzentzen duen doinua.

IRAILAK 10

Egun honetan Hildakoen omenezko meza ospatzen da, 1638ko setioan bizitza galdu zuten haien alde.

Goizeko 9.00etan Herriko Konpainia ohiko tokian elkartuko da -Uria Harresia kalea- eta handik bere kantineraren bila joango da. Konpainia honek doluzko uniformea eramango du: zintarik gabeko galaza zuriak, kamisa zuria, zapata beltzak, jaka beltza –txibilito eta danborrak kokarik gabe-, eta kapelu gorria. Kapitainak eta Tenienteek gainera korbata beltza eramango dute. Konpainiaren Banderak krespoi beltza eramango du. Konpainia osatzen denean, Kale Nagusira joango dira Eliz Nagusiaren aurrean jarriko direlarik, eskopetetik ohorezko pasilloa egingo dutelarik.
Goizeko 10.00ak aurretik, Artileriaren Bateria bere kantinerarekin (krespoi beltza eramango duelarik), Eliz Parrokialaren atzekaldean jarriko da, Bienabe Artiraren behatokia bezala ezagutzen den tokian.

Goizeko 10.00ak aurretik, Alardeko Mandoak, kamisa zuria eta galtza ilunekin, eta kapelu gorriarekin, Arma Plazan elkartuko dira, eta txistulariak aurretik doazelarik “Alkate Soiñua” joaz, bi ilaratan Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokira joango dira, Herriko Konpainiak egindako ohorezko pasillotik igaroko direlarik. Elizan, aurrekaldean jarriko dira.
Era berean ateratko da ere Udal Korporazioa, Udaletxeko arkupeetatik irtenda Hiriko Bandera eramango duelarik. Banderak ere krespoi beltza eramango du.

Presbiterioan Meza osoan zehar egongo dira Herriko Konpainiako eta Artileriako Mando, Kantinera eta Banderak. Armak aurkeztuko dituzte Sagarapenean eta Errespontsuan (“Libérame”), eta une berean, kanpokaldean aipatutako Unitateek fusileria eta artileriako deskargak burutuko dituzte.

Behin meza amaituta, Herriko Konpania kale Nagusitik jaitsiko ohorezko pasillo bat osatuaz, Artileriko bateria bezala. Mandoak elizatik aterako dira eta pasillotik igaroko dira, baita Udal ordezkariak ere, Udaletxera bidean joango direlarik.

Jarraian, Hiriko Bandera, balkoian jarriko da eta Herriko Konpainiak bi salba eskainiko dizkio.

Eliz Nagusiko kanpaiek agonia ospetsuko tokea burutuko dute, “Mandoma” deiturikoa. Hain zuzen ere Meza hasi aurretik 15 minutuz, Sagarapenaren unean, eta Errespontsua hasten den unetik Herriko Konpainiak Kale Nagusian banderari egindako deskargak heldu arte.

ABUZTUAK 15

Gure Eliz Nagusiaren zaindariaren eguna da, Jasokunde eta Sangarrondoko Andre Maria. 
Denboran atzera egiten badugu 1638 arte, kontuan izan behar dugu egun honetarako herria 46 eguneko setioa jasaten ari zela, eta beraz oso egoera kaltegarrian aurkitzen zela, hildako eta zauritutako asko, elikagai, arma eta munizio aldetik eskasia haundia zegoelarik ere. Egun hartako kronikek diotenez, batzuk eta besteak geldi geratu ziren egun hartan, geldialdi bat deitua izan balitz bezala, setiatuek jai religioso bat egitea erabaki zutelarik Guadalupeko Amabirjiñaren irudiaren aurrean, Santutegitik herrira ekarri zena setioa hasi zen unean. Denek, herriak eta soldaduek komulgatu egin zuten. Honek guztiak setiatuen animoak indartzea ekarri zuen, setioa berehala bukatu zenaren itxaropena hartu zutelarik, nahiz eta beste 23 egun gehiago iraun zituen, egoera are eta gogorragoan gainera.
Hori del aeta, abuztuaren 15a, Meza Nagusia del aeta, Hiriko Bandera Udaletxetik Eliz Parrokialera eramaten da handitasun giro batean. Bertoko presbiterioan egongo da irailaren 8rarte.

Bederatziurrenak

Abuztuaren 31an Guadalupeko Amabirjiñaren omenezko Bederatziurrena hasten da. Bederatzi egunez Mezak ospatzen dira ondorengo toki eta ordutegiarekin:

            1. Guadalupeko Santutegia, goizeko 6 eta 8retan.
            2. San Gabriel egoitza, goizeko 7.45 etan.
            3. Portuko elizan, arratsaldeko 6.30etan.

Castellano
Oroimenarako Argazkiak